lunes, 18 de abril de 2016

Aurkezpenen hausnarketa

IKTko klasean nire ikaskideak egindako aurkezpen guztiak ikusi ditugu.
Orokorrean nahiko ondo egon dira, eta gai oso interesgarriak izan dira. Egia da batzuk oso zientifikoak zirela eta ulertzea kostatu egin zitzaidan.

Gehien gustatu zaidan aurkezpena Laurarena izan da, azkenean teknologia aurrerapen oso garrantzitsu bat delako eta parte hartzeko aukera ematen digute. Etxean, bera aurkezpenean aipatutako orrialdean sartu egin naiz eta nire ahotsa grabatu eta orrialdean jaulki egin dut.

Teknologiari buruzko aurkezpeneei arreta gehiago jarri diet, azkenean teknologia mundua gehiago ezagutzen dudalako zientzia baino.

Nire aurkezpenean oso urduri jarri nintzen, nik aurkezpenak asko prestatu behar ditudalako eta oso denbora gutxi izan genuen. Baita jarritako gauza batzuk jan egin nituen.

Mapa ibilbidea

IKT-ko klasean irakasleak mapa bat egin behar genuela esan zigun.

Nik aukeratutako herrialdea Traña-Matiena izan da, bertan bizi naizelako. Ebaluatzeko irizpideetan agertzen den moduan, gutxienez bi gune, bi ibilbidea eta bost area egin behar ziren. Nik 6 area, 7 ibilbide eta 13 gune egin ditut.

6 area garrantzitsuenak jarri ditut. Lehenengoa Matienako eliza da, nahiz eta Traña-Matiena auzo txiki bat izan, eliza txiki bat dauka eta eskontzak, lehen jaunartzeak eta bataioak egitend dira. Gero, mediku zentroa, Traña-Matienako Herri Eskola eta Eroski jarri ditut. Garrantzitsuenetariko bat, Astolako (Abadiño) polikiroldegia da, bertan igerilekuak, futbol zelaiak eta gimnasioa daude. Azkenik, Durangoko Institutua jarri dut, bertan ikasten dudalako.

Areak jartzeaz gain, guneak errepikatu egin ditut, hau da, area bakoitzak bere gunea du. Beste gune batzuk "Oxford" kafetegia, oinez egindako bidea, nire etxea, bizikleta bidegorria eta autobus geltokiak adierazten dituzte.

Beste 7 ibilbide egin ditut. Ibilbide nagusia, autobus geltokitik Abadiñoko Polikiroldegira joaten dena da. Ibilbide nagusitzat jartzea aukeratu dut, jende asko bidegorri horretatik joaten delako eta oinez, kotxez zein bizikletaz egin ahal direlako. Ibilbide nagusi horri, beste bigarren ibilbide bat juntatu diot, tren geltokitik irtetzen dena.
Gero, bigarren mailako ibilbide txiki batzuk egin ditut. Bat, Traña-Matienako plaza nagusitik Elizara joaten den bi ibilbide jarri ditut. Ibilbide urdina bidezidorra da, eta ibilbide morea, aldiz, bide nagusia. Nire etxetik Eroskira joateko bidea baita ere egin dut.

Beste ibilbide nagusi bat Traña-Matienatik Durangora autobuses joandakoa da, eta autobus geltokia institututik pixkat urrun dagoenez, beste ibilbide txiki bat jarri dut geltokitik institutura oinez joateko.




jueves, 7 de abril de 2016

CHIEKO ASAKAWA

IKTko klasean irakasleak bidalitako lan berria aurkezpen bat egitea zen.

Aurkezpena zientzia.eus webgunetik atera behar genuen, bertan, zientzia, teknologia eta interneteko artikuluak daude, eta nik, teknologiako artikulu bat hartu nuen, Chieko Asakawaren elkarrizketa bat zehazki.

Webguneko artikuluak ikustean, ez ninduten asko harritu baina, ataletan begiratzean, teknolgia atalean sartu nintzen eta Chieko Asakawaren artilukua ikusi nuen.
Itsuen munduaren inguruan artikulu gutxi daude eta informazio eskasa, horregaitik artikulu hau egitea pentsatu nuen.




Nire aurkezpenaren oinarria "NavGoc" GPSa azaltzea zen eta bere inguruan zenbat eragin izan dituen jendearengan eta dituen erreztasunak.

Estekak


jueves, 17 de marzo de 2016

Scratch


IKT-ko klasean bi programazio programa erabili ditugu dagoeneko, Arduino eta Scratch. Arduino zailago eta aspergarriago iruditu zitzaidan baina Scratch dibertigarria eta erreza izan da.

Scratchen hainbat ariketa desberdin egin ditugu. Hasieran, katu baten mugimendua programatu behar genuen, eta azkenean, laberinto bat egin eta "El Juego Mas Dificil del Mundu" jokoaren modukoa egin.

Gure ariketa personala egitean, "El Juego Mas Dificil del Mundo"-tik adibide batzuk atera egin ditut eta irakasleak jarritako ebaluatzeko irizpideak jarraituz ariketa zaildu egin dut.




Koadrado gorriarekin helmugara heldu behar zara obstakuluak saihestuz., eta bola morearen bat ikutzen baduzu, bizitza bat gutxiako edukiko duzu. Bizitzak zerora heltzean, jokoa amaitu egingo da.








Helmugara heltzean, bigarren fondo batera pasatzen da. Bigarren fondo honetan, helburua berdina da, hau da, helmugara heldu behar da obstakuluak saihesten. Helmugara heltzean, jokoa amaitu egiten da.








Scratcheko ariketa jolastu nahi baduzu, egin klick hemen.

miércoles, 27 de enero de 2016

Black Mirror (White Bear)

Black Mirror britaniar telesai bat da. Telesaian nola teknologiak gure bizitzan eragiten digun azaltzen du, eta batzuetan gure barneko txarrena ateraz. Kapitulu bakoitza ezberdina da eta historia ezberdinak ikusi ahal dituguz, hori bai, guztiak teknologia eta bere eraginaren inguruan.

IKT-ko klasean ikusitako kapitulua "White Bear" (Hartz Zuria) izan zen. Emakume bat, Toni izenekoa, etxe arraro batean esnatu egiten da. Ispiluan begiratzean konturatu egiten da ez duela ezagutzen ispiluan agertzen den emakumea. Ez da ezertaz gogoratzen eta koadro batean neskatxo baten irudia ikusten du, Toni gauza batzuk gogoratuz bere alaba dela pentsatu egiten du. Kalera irtetzean konturatu egiten da kaleko eta etxeetako jendea (ikusleak) euren mugikorrekin grabatzen ari direla. Galderak egiten saiatu egiten da baina ikusleak ez dute kasurik egiten eta grabatzen jarraitzen dute. Bapatean, furgoneta urdin batetik gizon bat eskopeta eskuan eta aurpegia iskututa korrika abiatzen da bere atzetik, hil nahian.
Toni, izuturik, gasolindegi batera abiatzen da eta bertan bi neska-mutilekin topo egiten dute. Toni laguntzen dute eta tartean, mutilak tiro bat hartzen du eta hil egiten da, baina neska Tonirekin ihes egiten du. Bidean beste hiltzaile batekin topo egiten dute, honek neskak engainatuz baso batera eramaten ditu, hiltzeko asmoz. Berriro ere, neskak hiltzailearen eskopeta hartzen du eta tiro bat ematen dio, bigarren aldiz ihes egiten. Neskak, Toniri azaltzen dio leku batera joan behar direla, mobileen transmisorea suntsitzeko, eta horrela hiltzaileak eurek ez topatzeko.
Saiakeran, hiltzaileak agertzen dira, baina Toni mugimendu azkar batean hiltzaile baten eskopeta hartu egite du eta tiro bat eman nahian, eskopeta barrutik serpentina batzuk agertzen dira. Toni, harriturik, konturatu egiten da hormak mugitzen ari zirela eta antzerki bat zela. Antzerki honen helburua justizia zen. Toni eta bere mutil laguna neska txiki bat bahitu egiten dute (hasieran Toni hartutako argazkian agertzen den neskatxoa), bahiketan, neskatxo txikia hil egiten dute, eta orduan, zigor moduan "Hartz Zuri Parkea" izeneko leku batera eramaten dute, eta egun guztietan, Toniren memoria garbitzen dute eta berriro ere antzerki berdina egiten dute. Jendearentzat entretenimendu giza zen.
Egin klick hemen bideo batzuk ikusteko. 

­- Gaur egungo teknologiaren erabilera aztertuta egoera horretara heldu ahal
garela uste duzu?

Ez dut uste egoera horretara heldu ahal garela, baina egia da teknologia gero eta arrisku gehiago ekartzen dituela, adibidez, gero eta ciber bulling gehiago dago eta hori kontrolatzea zaila da.



­- Teknologiaren erabilerak eta eduki teknologikoa partekatzeak edo zabaltzeak
duen garrantzia kontutan hartuta, pertsonen edo gizartearen portaera edo izateko
era aldatu dute? Aldatzen ari dira?

Jendea ez da konturatzen teknologiaren bitartez pertsona batzuk gure bizitzetan sartu ahal direla. Aplikazio batzuei gure kokapena izateko baimena ematen baldin badiegu, non gauden ikusi ahal dute, etxean zein kalean, eta arrisku handiak ekar dezake. Ez dut uste hau aldatuko denik, aldiz, uste dut gehiagora joango dela.

­- Zigorra merezitakoa da ("parque de justicia oso blanco")? Egokia?
Ez da merezitakoa. Justizia egiteko beste forma batzuk daude, kartzelan egotea edota auzoko lanak egitea. "Oso Blanco" gertatzen dena tortura bat da, eta uste dut hori egin baino hobeago heriotza-zigorra izango zen.

­- Kapituluan zehar agertzen diren pertsonaiak bi taldetan sailkatu ahal ditugu:
"Mirones (miran pero no actuan, no intervienen)"
"Parkeko langileak"

- Bietako multzo bateko kide bezala imajinatzen zara? Zergaitik?

Ez. Azkenean pertsona bat torturatzeko izango zen, eta nire burua errudun sentituko nuke. Ez dut uste kriminal bat epaitzeko beharrezkoa dela herriko pertsonak hartzea, horretarako agintaritza dago.

Hausnarketa pertsonala

Nire ustez telesai on bat da. Hasieran tentsio handia dago eta momentu batzuetan zer gertatuko den ez dakizu. Aurrera joan ahala, eszena on batzuk daude, akziozkoak alegia. Ez nuen batere espero horrela amaituko zenik, baina gustatu zitzaidan. Akzio, teknologia eta tentsiozko pelikuak zein telesaiak gustoko duen norbaiti sekula gomendatuko nion. Telesai honi 9.5/10 emango diot.



lunes, 11 de enero de 2016

PlayList Live


 


PlayList Live hiru eguneko ekitaldi bat da eta bertan interneteko jende ospetsua elkartzen da, (adibidez, YouTubeko jende ospetsua, Vine plataformakoak, eta baita abeslari batzuk ere), ikusleei esperientzia ahaztezin bat emateko. 


Lau atal desberdinetan banatu egiten dira:

  1. Modakoak. Gizon eta emakumeak euren aholkuak, trikimailuak eta tutoretzak moda, makillajea eta ilearen inguruan YouTuben konpartitzen dituzte.
  2.  Musikariak. PlayList Livek YouTubeko musikari eta abeslari batzuk gonbidatu egiten ditu jendeaurrean abestiak abesteko eta euren marka sustatzeko. Baita ere atal hau oso ospetsu egin da PlayListeko sarreraren barnean abeslaria ezagutzeko eta berarekin argazki bat ateratzeko promozio dohainik bat dagoelako. 
  3. Komedianteak. YouTuben komedianteak beraien talentuak Vlogak (bideo + blog) egiten, elkarrizketak egiten, parodiak, etab, jendeaurrean erakusten dituzte. 
  4. Vloggers. Aurrekoan azaldu dudan moduan, Vlogerrak egunero bideoak igotzen dituztenak dira, euren bizimodua azaltzen. Arraroa irudi arren, Vlogerrak YouTuben gehien ikusten diren bideoak dira, ikusleak euren bizimoduekin identifikatuta sentitzen direlako.
PlayList Live Distric Lines izeneko bideo sortzaile batek sortu zuen 2011an, eta honek Orlandon (Floridan) kokatzen da. 2013an PlayList Livek 4000 sarrera saldu zituen eta 2014ean 8000 saldu zituen, bestea bikoiztuz.