miércoles, 27 de enero de 2016

Black Mirror (White Bear)

Black Mirror britaniar telesai bat da. Telesaian nola teknologiak gure bizitzan eragiten digun azaltzen du, eta batzuetan gure barneko txarrena ateraz. Kapitulu bakoitza ezberdina da eta historia ezberdinak ikusi ahal dituguz, hori bai, guztiak teknologia eta bere eraginaren inguruan.

IKT-ko klasean ikusitako kapitulua "White Bear" (Hartz Zuria) izan zen. Emakume bat, Toni izenekoa, etxe arraro batean esnatu egiten da. Ispiluan begiratzean konturatu egiten da ez duela ezagutzen ispiluan agertzen den emakumea. Ez da ezertaz gogoratzen eta koadro batean neskatxo baten irudia ikusten du, Toni gauza batzuk gogoratuz bere alaba dela pentsatu egiten du. Kalera irtetzean konturatu egiten da kaleko eta etxeetako jendea (ikusleak) euren mugikorrekin grabatzen ari direla. Galderak egiten saiatu egiten da baina ikusleak ez dute kasurik egiten eta grabatzen jarraitzen dute. Bapatean, furgoneta urdin batetik gizon bat eskopeta eskuan eta aurpegia iskututa korrika abiatzen da bere atzetik, hil nahian.
Toni, izuturik, gasolindegi batera abiatzen da eta bertan bi neska-mutilekin topo egiten dute. Toni laguntzen dute eta tartean, mutilak tiro bat hartzen du eta hil egiten da, baina neska Tonirekin ihes egiten du. Bidean beste hiltzaile batekin topo egiten dute, honek neskak engainatuz baso batera eramaten ditu, hiltzeko asmoz. Berriro ere, neskak hiltzailearen eskopeta hartzen du eta tiro bat ematen dio, bigarren aldiz ihes egiten. Neskak, Toniri azaltzen dio leku batera joan behar direla, mobileen transmisorea suntsitzeko, eta horrela hiltzaileak eurek ez topatzeko.
Saiakeran, hiltzaileak agertzen dira, baina Toni mugimendu azkar batean hiltzaile baten eskopeta hartu egite du eta tiro bat eman nahian, eskopeta barrutik serpentina batzuk agertzen dira. Toni, harriturik, konturatu egiten da hormak mugitzen ari zirela eta antzerki bat zela. Antzerki honen helburua justizia zen. Toni eta bere mutil laguna neska txiki bat bahitu egiten dute (hasieran Toni hartutako argazkian agertzen den neskatxoa), bahiketan, neskatxo txikia hil egiten dute, eta orduan, zigor moduan "Hartz Zuri Parkea" izeneko leku batera eramaten dute, eta egun guztietan, Toniren memoria garbitzen dute eta berriro ere antzerki berdina egiten dute. Jendearentzat entretenimendu giza zen.
Egin klick hemen bideo batzuk ikusteko. 

­- Gaur egungo teknologiaren erabilera aztertuta egoera horretara heldu ahal
garela uste duzu?

Ez dut uste egoera horretara heldu ahal garela, baina egia da teknologia gero eta arrisku gehiago ekartzen dituela, adibidez, gero eta ciber bulling gehiago dago eta hori kontrolatzea zaila da.



­- Teknologiaren erabilerak eta eduki teknologikoa partekatzeak edo zabaltzeak
duen garrantzia kontutan hartuta, pertsonen edo gizartearen portaera edo izateko
era aldatu dute? Aldatzen ari dira?

Jendea ez da konturatzen teknologiaren bitartez pertsona batzuk gure bizitzetan sartu ahal direla. Aplikazio batzuei gure kokapena izateko baimena ematen baldin badiegu, non gauden ikusi ahal dute, etxean zein kalean, eta arrisku handiak ekar dezake. Ez dut uste hau aldatuko denik, aldiz, uste dut gehiagora joango dela.

­- Zigorra merezitakoa da ("parque de justicia oso blanco")? Egokia?
Ez da merezitakoa. Justizia egiteko beste forma batzuk daude, kartzelan egotea edota auzoko lanak egitea. "Oso Blanco" gertatzen dena tortura bat da, eta uste dut hori egin baino hobeago heriotza-zigorra izango zen.

­- Kapituluan zehar agertzen diren pertsonaiak bi taldetan sailkatu ahal ditugu:
"Mirones (miran pero no actuan, no intervienen)"
"Parkeko langileak"

- Bietako multzo bateko kide bezala imajinatzen zara? Zergaitik?

Ez. Azkenean pertsona bat torturatzeko izango zen, eta nire burua errudun sentituko nuke. Ez dut uste kriminal bat epaitzeko beharrezkoa dela herriko pertsonak hartzea, horretarako agintaritza dago.

Hausnarketa pertsonala

Nire ustez telesai on bat da. Hasieran tentsio handia dago eta momentu batzuetan zer gertatuko den ez dakizu. Aurrera joan ahala, eszena on batzuk daude, akziozkoak alegia. Ez nuen batere espero horrela amaituko zenik, baina gustatu zitzaidan. Akzio, teknologia eta tentsiozko pelikuak zein telesaiak gustoko duen norbaiti sekula gomendatuko nion. Telesai honi 9.5/10 emango diot.



lunes, 11 de enero de 2016

PlayList Live


 


PlayList Live hiru eguneko ekitaldi bat da eta bertan interneteko jende ospetsua elkartzen da, (adibidez, YouTubeko jende ospetsua, Vine plataformakoak, eta baita abeslari batzuk ere), ikusleei esperientzia ahaztezin bat emateko. 


Lau atal desberdinetan banatu egiten dira:

  1. Modakoak. Gizon eta emakumeak euren aholkuak, trikimailuak eta tutoretzak moda, makillajea eta ilearen inguruan YouTuben konpartitzen dituzte.
  2.  Musikariak. PlayList Livek YouTubeko musikari eta abeslari batzuk gonbidatu egiten ditu jendeaurrean abestiak abesteko eta euren marka sustatzeko. Baita ere atal hau oso ospetsu egin da PlayListeko sarreraren barnean abeslaria ezagutzeko eta berarekin argazki bat ateratzeko promozio dohainik bat dagoelako. 
  3. Komedianteak. YouTuben komedianteak beraien talentuak Vlogak (bideo + blog) egiten, elkarrizketak egiten, parodiak, etab, jendeaurrean erakusten dituzte. 
  4. Vloggers. Aurrekoan azaldu dudan moduan, Vlogerrak egunero bideoak igotzen dituztenak dira, euren bizimodua azaltzen. Arraroa irudi arren, Vlogerrak YouTuben gehien ikusten diren bideoak dira, ikusleak euren bizimoduekin identifikatuta sentitzen direlako.
PlayList Live Distric Lines izeneko bideo sortzaile batek sortu zuen 2011an, eta honek Orlandon (Floridan) kokatzen da. 2013an PlayList Livek 4000 sarrera saldu zituen eta 2014ean 8000 saldu zituen, bestea bikoiztuz.