Nik aukeratutako herrialdea Traña-Matiena izan da, bertan bizi naizelako. Ebaluatzeko irizpideetan agertzen den moduan, gutxienez bi gune, bi ibilbidea eta bost area egin behar ziren. Nik 6 area, 7 ibilbide eta 13 gune egin ditut.6 area garrantzitsuenak jarri ditut. Lehenengoa Matienako eliza da, nahiz eta Traña-Matiena auzo txiki bat izan, eliza txiki bat dauka eta eskontzak, lehen jaunartzeak eta bataioak egitend dira. Gero, mediku zentroa, Traña-Matienako Herri Eskola eta Eroski jarri ditut. Garrantzitsuenetariko bat, Astolako (Abadiño) polikiroldegia da, bertan igerilekuak, futbol zelaiak eta gimnasioa daude. Azkenik, Durangoko Institutua jarri dut, bertan ikasten dudalako.
Areak jartzeaz gain, guneak errepikatu egin ditut, hau da, area bakoitzak bere gunea du. Beste gune batzuk "Oxford" kafetegia, oinez egindako bidea, nire etxea, bizikleta bidegorria eta autobus geltokiak adierazten dituzte.
Beste 7 ibilbide egin ditut. Ibilbide nagusia, autobus geltokitik Abadiñoko Polikiroldegira joaten dena da. Ibilbide nagusitzat jartzea aukeratu dut, jende asko bidegorri horretatik joaten delako eta oinez, kotxez zein bizikletaz egin ahal direlako. Ibilbide nagusi horri, beste bigarren ibilbide bat juntatu diot, tren geltokitik irtetzen dena.
Gero, bigarren mailako ibilbide txiki batzuk egin ditut. Bat, Traña-Matienako plaza nagusitik Elizara joaten den bi ibilbide jarri ditut. Ibilbide urdina bidezidorra da, eta ibilbide morea, aldiz, bide nagusia. Nire etxetik Eroskira joateko bidea baita ere egin dut.
Beste ibilbide nagusi bat Traña-Matienatik Durangora autobuses joandakoa da, eta autobus geltokia institututik pixkat urrun dagoenez, beste ibilbide txiki bat jarri dut geltokitik institutura oinez joateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario