PlayList Live hiru eguneko ekitaldi bat da eta bertan interneteko jende ospetsua elkartzen da, (adibidez, YouTubeko jende ospetsua, Vine plataformakoak, eta baita abeslari batzuk ere), ikusleei esperientzia ahaztezin bat emateko.
Lau atal desberdinetan banatu egiten dira:
- Modakoak. Gizon eta emakumeak euren aholkuak, trikimailuak eta tutoretzak moda, makillajea eta ilearen inguruan YouTuben konpartitzen dituzte.
- Musikariak. PlayList Livek YouTubeko musikari eta abeslari batzuk gonbidatu egiten ditu jendeaurrean abestiak abesteko eta euren marka sustatzeko. Baita ere atal hau oso ospetsu egin da PlayListeko sarreraren barnean abeslaria ezagutzeko eta berarekin argazki bat ateratzeko promozio dohainik bat dagoelako.
- Komedianteak. YouTuben komedianteak beraien talentuak Vlogak (bideo + blog) egiten, elkarrizketak egiten, parodiak, etab, jendeaurrean erakusten dituzte.
- Vloggers. Aurrekoan azaldu dudan moduan, Vlogerrak egunero bideoak igotzen dituztenak dira, euren bizimodua azaltzen. Arraroa irudi arren, Vlogerrak YouTuben gehien ikusten diren bideoak dira, ikusleak euren bizimoduekin identifikatuta sentitzen direlako.


No hay comentarios:
Publicar un comentario