lunes, 18 de abril de 2016

Aurkezpenen hausnarketa

IKTko klasean nire ikaskideak egindako aurkezpen guztiak ikusi ditugu.
Orokorrean nahiko ondo egon dira, eta gai oso interesgarriak izan dira. Egia da batzuk oso zientifikoak zirela eta ulertzea kostatu egin zitzaidan.

Gehien gustatu zaidan aurkezpena Laurarena izan da, azkenean teknologia aurrerapen oso garrantzitsu bat delako eta parte hartzeko aukera ematen digute. Etxean, bera aurkezpenean aipatutako orrialdean sartu egin naiz eta nire ahotsa grabatu eta orrialdean jaulki egin dut.

Teknologiari buruzko aurkezpeneei arreta gehiago jarri diet, azkenean teknologia mundua gehiago ezagutzen dudalako zientzia baino.

Nire aurkezpenean oso urduri jarri nintzen, nik aurkezpenak asko prestatu behar ditudalako eta oso denbora gutxi izan genuen. Baita jarritako gauza batzuk jan egin nituen.

Mapa ibilbidea

IKT-ko klasean irakasleak mapa bat egin behar genuela esan zigun.

Nik aukeratutako herrialdea Traña-Matiena izan da, bertan bizi naizelako. Ebaluatzeko irizpideetan agertzen den moduan, gutxienez bi gune, bi ibilbidea eta bost area egin behar ziren. Nik 6 area, 7 ibilbide eta 13 gune egin ditut.

6 area garrantzitsuenak jarri ditut. Lehenengoa Matienako eliza da, nahiz eta Traña-Matiena auzo txiki bat izan, eliza txiki bat dauka eta eskontzak, lehen jaunartzeak eta bataioak egitend dira. Gero, mediku zentroa, Traña-Matienako Herri Eskola eta Eroski jarri ditut. Garrantzitsuenetariko bat, Astolako (Abadiño) polikiroldegia da, bertan igerilekuak, futbol zelaiak eta gimnasioa daude. Azkenik, Durangoko Institutua jarri dut, bertan ikasten dudalako.

Areak jartzeaz gain, guneak errepikatu egin ditut, hau da, area bakoitzak bere gunea du. Beste gune batzuk "Oxford" kafetegia, oinez egindako bidea, nire etxea, bizikleta bidegorria eta autobus geltokiak adierazten dituzte.

Beste 7 ibilbide egin ditut. Ibilbide nagusia, autobus geltokitik Abadiñoko Polikiroldegira joaten dena da. Ibilbide nagusitzat jartzea aukeratu dut, jende asko bidegorri horretatik joaten delako eta oinez, kotxez zein bizikletaz egin ahal direlako. Ibilbide nagusi horri, beste bigarren ibilbide bat juntatu diot, tren geltokitik irtetzen dena.
Gero, bigarren mailako ibilbide txiki batzuk egin ditut. Bat, Traña-Matienako plaza nagusitik Elizara joaten den bi ibilbide jarri ditut. Ibilbide urdina bidezidorra da, eta ibilbide morea, aldiz, bide nagusia. Nire etxetik Eroskira joateko bidea baita ere egin dut.

Beste ibilbide nagusi bat Traña-Matienatik Durangora autobuses joandakoa da, eta autobus geltokia institututik pixkat urrun dagoenez, beste ibilbide txiki bat jarri dut geltokitik institutura oinez joateko.




jueves, 7 de abril de 2016

CHIEKO ASAKAWA

IKTko klasean irakasleak bidalitako lan berria aurkezpen bat egitea zen.

Aurkezpena zientzia.eus webgunetik atera behar genuen, bertan, zientzia, teknologia eta interneteko artikuluak daude, eta nik, teknologiako artikulu bat hartu nuen, Chieko Asakawaren elkarrizketa bat zehazki.

Webguneko artikuluak ikustean, ez ninduten asko harritu baina, ataletan begiratzean, teknolgia atalean sartu nintzen eta Chieko Asakawaren artilukua ikusi nuen.
Itsuen munduaren inguruan artikulu gutxi daude eta informazio eskasa, horregaitik artikulu hau egitea pentsatu nuen.




Nire aurkezpenaren oinarria "NavGoc" GPSa azaltzea zen eta bere inguruan zenbat eragin izan dituen jendearengan eta dituen erreztasunak.

Estekak